XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GELDI HOR, ZAUDEN TOKIAN

Geldi hor, zauden tokian,
ongi ikusi nahi zaitut.
Arrats lore eternala
nire begietan.
Gainezka beteak.

Geldi hor, zauden tokian,
ongi besarkatu nahi zaitut.
Askatasun txoriak
nire besoetan.
Laster-bideak.

Geldi hor, zauden tokian,
ongi musu eman nahi dizut.
Egun guztiak esnatzen
nire ezpainetan.
Helburu eta helbideak
.

Geldi hor, zauden tokian,
ongi maitatu nahi zaitut.
Izarren mintzo gozoa
nire bihotzean.
Erdian bertan
.

Geldi hor.
Ispilu bat bezala
zure bizitza.
Zauden tokira doaz
nire ezpain, beso
eta bihotz-begiak.